MyPrints-en Laguntza zerbitzua
Zer da MyPrints?
MyPrints inprimatze korporatiboko zerbitzuak aukera ematen dizu unibertsitateko campusetan instalatutako funtzio askotako ekipoetan inprimatzeko (zuri-beltzean edo koloretan), fotokopiatzeko (zuri-beltzean) eta eskaneatzeko (zuri-beltzean), interneterako sarbidea duen edozein gailutatik, @deusto edo @opendeusto kontua erabiliz.
Inprimatze korporatiboko zerbitzua kudeaketa eta kontrol sistema baten gainean eraiki da. Sistemak ezaugarri orokor hauek ditu:
Dokumentuak inprimatzera bidaltzen dira, inprimatze ilara baten bidez. Lana erabiltzaile profil bakoitzak gaituta dituen inprimagailuetako edozeinetan jaso daiteke. Bidalketa edozein gailu mugikorretatik egin daiteke, nahi denean. Interneteko sarbidea edukitzea da baldintza bakarra.
Lan guztiak erabiltzaile eta pasahitzaz babestuta bidaltzen dira. Inprimatu ahal izateko, dokumentuak askatu egin behar dira, Unibertsitateko txartela erabiliz edo erabiltzailea eta pasahitza idatziz. Horrela bermatzen da inprimatze lanaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna.
Lanak bolumen handikoak direnean, jatorrizkoak egoera onean ez daudenean edo bestelako ezaugarri berezi batzuk dituztenean, bi campusetako erreprografia zerbitzuetara jotzea gomendatzen da.
Site honetan informazio zehatzagoa aurkituko duzu, baliagarria izatea espero dugu, zalantza edo zailtasunen bat baldin baduzu. Laguntza behar izanez gero, IKT Gelarekin ere jar zaitezke harremanetan.
Nola bidali lan bat inprimagailura
Nola askatu inprimagailura bidalitako lan bat
Saldoa berriro kargatzea
Bilboko Kanpusean
Ordainketa pasabidearen bidez saldoa nola kargatu azaltzen duen eskuliburua
5 euroko multiploak kargatu ahal izango ditugu.
Donostiko Kanpusean
Gure kontua Donostiako campusean Delta zentroetan karga dezakegu eskudirutan ordainduz.
5 euroko multiploak kargatu ahal izango ditugu.
Karga berriro egiteko ezinbestekoa izango da Unibertsitateko txartela erakustea.
Saldoa itzultzea
Kontuan kargatutako saldoa berreskuratzeko aukera dago. Horretarako, erreprografiako zentroetara hurbildu behar da, baina ikasketak amaitu eta hurrengo hilabetean baino ez da itzuliko.